Gizartea -

Benedikto XVI.ak uko

Benedikto XVI.a Erromako apaizekin bildu da horiek agurtzeko

Maitasun erakustaldien artean, nahiz eta otoitz egitera erretiratu, horiengandik hurbil egongo dela agindu die aita santuak apaizei.

Benedikto XVI.a aita santua. Argazkia: EITB.
Benedikto XVI.a aita santua. Argazkia: EITB.
Benedikto XVI.a aita santua. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benedikto XVI.a aita santua Erromako elizbarrutiko apaizekin bildu da gaur Vatikanoko Paulo VI.a aretoan. Aurretik prestatutako hitzordua izan da, baina garrantzi handikoa; izan ere, otsailaren 28an aitasantutzari uko egin aurretik horiekin bilduko den azkeneko aldia izan da. Bertan, nahiz eta otoitz egitera erretiratu, horiengandik hurbil egongo dela agindu die. Hala ere, gizartearentzat "desagertuta" egongo dela adierazi du.

Elizbarrutiko apezpiku laguntzaileek eta ehunka apaizek txalo, aupada eta maitasun erakustaldi artean egin diote harrera.

Aita santua makil batekin lagunduta sartu da gelara, eta txaloak "Tu sei Petrus" (Zu zara Pedro) kantuarekin nahasi dira orduan.

Benedikto XVI.ak irribarre batekin erantzun du, eta, esker ona erakutsi ostean, bere tokian eseri da eta bildutakoekin hitz egin du.

"Eliza nire ariman biziki sartzen zaidan errealitatea da, eta ni, sinestedun bezala, Elizaren elementu osagarria naiz. Gu gara Eliza", adierazi du aita santuak. Gainera, elkartuta dauden apaizak hamabi apostoluen jarraitutasuna direla azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea