Gizartea -

2012DA14

Asteroide bat Lurretik oso gertu igaroko da gaur

Gure planetatik 27.860 kilometrora igaroko da, eta, NASAk baieztatu duenez, ez dago talka egiteko arriskurik.

Astronomo batek 2012DA14 asteroideari buruzko informazioa eman digu

2:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

130.000 tonako asteroide bat Lurretik 27.860 kilometrotara igaroko da ostiral honetan, 28.100 km/h-ko abiaduran, NASAren datuen arabera. Lurretik gertuen igaroko den objektu kosmikoa da, agentziak dituen datuak oinarri hartuta.

2012DA14 izena du asteroideak, eta Espainiako astronomo talde batek atzeman zuen, orain urtebete.

NASAk baieztatu duenez, ez dago Lurrarekin talka egiteko arriskurik, eta asteroidearen ibilbidea ikertu duten adituen arabera, ez da 27.520 kilometro baino gertuago igaroko geuretik.

Hala, kalkulu horiek oinarri hartuta, otsailaren 15ean, 19:24ean (GMT) 45 metroko asteroide bat Sumatra (Indonesia) gainetik igaroko da, eta gizateriak bidalitako 400 satelitetik 8.000 kilometrora kokatuko da.

2012ko otsailaren 23an atzeman zuten 2012DA14 asteroidea, Mallorcan. Ordutik, hainbat agentzia aritu dira bere ibilbidea ikertzen.

Lurrak etengabe jasotzen du asteroide zaparrada, baina tamaina txikikoak izan ohi dira, eta atmosferan sartu orduko erre egiten dira.

Adituek egindako kalkuluen arabera, lau hamarkadatan behin hurbiltzen da hainbeste asteroide bat Lurrera, eta tamaina horretako arroka batek gure planetarekin talka egiteko arriskua 1.200 urterik behin egon ohi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zientzia Asteroideak