Gizartea -
Calver barometroa
Euskara, munduko hizkuntzen zerrendaren 51. postuan
Urtero, munduko hizkuntzen pisu erreala aztertzen duen barometroa da eta lehengo urtean, 500.000 hiztun baino gehiago dituzten 563 hizkuntza ikertu zituen.
Erredakzioa
Euskara 51. postuan dago munduko hizkuntzen rankingean, Calvet barometroak 2012ko datuekin egindako azterketaren arabera. Urtero, munduko hizkuntzen pisu erreala aztertzen du eta iaz 500.000 hiztun baino gehiago dituzten 563 hizkuntza ikertu zituen.
Jaurlaritzak esan duenez, Louis-Jean Calvet talde soziolinguistak hizkuntzen garrantzia erlatiboa ikertzen du hainbat aldagai kontuan hartuta: entropia, ama hizkuntza gisa duten lagunen kopurua, hizkuntzek ofizialtasuna duten herrialdeen kopurua, itzulpen kopurua, literaturako Nobel sariak, Wikipedian argitaratutako artikuluak, ugalkortasun tasa, giza garapena eta Interneteko barneratze maila, besteak beste.