Gizartea -

45 metroko altuerakoa

Ilurdotzeko abeletxe bat hustu dute, luizi handi baten ondorioz

Gunea balizatu eta seinaleztatu egin dute zonalde horretan inor sar ez dadin, bertan ezegonkortasun handia dagoelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildotsen abeletxe bat hustu egin dute Ilurdotzen, Nafarroan, luizi handi baten ondorioz. Herrian ez dago arriskurik, nahiz eta abeletxetik gertu dagoen etxebizitza bat oraindik luiziaren mehatxupean egon.

Luziak mugitutako lur zatiak 45 metroko altuera du eta 250 metrotik gorako aurrealdea. Hondoraketa sakona jasan du, eta arrakala uhari ditu, Nafarroako Gobernuak aditzera emandakoaren arabera.

Lur zatiak 100 metro egin du behera, abeletxearen atea arte, goikaldean dauden zenbait pinu eta iturri baten inguruan zegoen landaretza arrastaka eroanda.

Abisua abeletxearen jabeak eman du, 18:30ak aldera.

Zonaldea ezegonkor dago

Arriskuan dagoen etxebizitza bakarra abeletxetik gertu dago, baina jendea ez da bertan bizi, tarteka baino.

Gunea balizatu eta seinaleztatu egin dute zonalde horretan inor sar ez dadin, bertan ezegonkortasun handia dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Mendi-magaletako lur-jausiak