Gizartea -
Negu giroa
Elur-kota 500 metrora jaitsi eta ez da ostegunera arte igoko
Asteazken honetan eguraldiak okerrera egingo du eta abisu horia alerta laranja bihurtuko da egun osoan zehar; izan ere, elur-kota 200 edo 400 metrora jaitsiko da.
Elur-kota 500 metrora jaitsiko da gauean. Horregatik, goizaldean alerta laranja ezarriko dute; izan ere, EAEko toki askotan elurra bota dezake, Gasteizen esaterako. Alerta ostegun eguerdira arte indarrean izango da.
Asteazken honetan eguraldiak okerrera egingo du eta abisu horia alerta laranja bihurtuko da egun osoan zehar; izan ere, elur-kota 200 edo 400 metrora jaitsiko da. Eguerdian ekaitzak harrapatzen duen zonaldetan elurra azpitik bota dezake.
Prezipitazioak batez ere Kantauri isurialdean botako ditu, kazkabar ekaitzak errepikatu daitezke eta 0-5 zentimetroko elur-geruza pilatu daiteke 200 metrotan, 5-20koa 600 metrotan eta 10-40koa 1.000 metrotan.
Osteguna
Ostegunean alerta laranjak indarrean jarraituko du eguerdira arte; izan ere, elur-kota 200 metrotik 400 metrora igoko da. Kostaldean euria eta txingorra botako ditu ekaitzak datozenean.
Ostirala
Osiralean eguraldiak hobera egingo du. Oraindik zeruan hodeiak izango dira nagusi, eta euria egingo du, Kantauri isurialdean batez ere, baina goizean atertuko du.
Elur-kota 700 metrotan kokatuko da, eta goizean 1.000 metrora igoko da. Tenperaturek gora egingo dute, baina barnealdean izotza bota dezake.
Opakua eta Herrera, itxita
Horrela, Opakua eta Herrera mendate arabarrak itxi behar izan dituzte elurra dela-eta. EAEn itxita dauden mendate bakarrak dira.
Gainera, AP-68 autobidean, Altube parean, eta N-1 errepidean, Etxegaraten (Gipuzkoa), kontuz gidatzea gomendatu dute.
Segurtasun Sailak Udana, Elosua eta Arantzatzu (Gipuzkoa) mendateetan kontuz gidatzea eskatu du, baita Azazeta, Vitoria eta Orduñan (Araba) ere. Urkiolan (Bizkaia) ere kontuz gidatzeko gomendioa eman du Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak bideragarritasun plana martxan jarri du.