Gizartea -

Bizkaian

Etxebizitzetan lapurretak egiten zituzten bi banda desegin dituzte

Ertzaintzak ustezko hamar lapur atxilotu ditu Bilbon eta Ezkerraldean egindako bi operaziotan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzetan lapurretak egiten zituzten bi banda desegin ditu Ertzaintzak Bilbon eta Ezkerraldean. Ustezko hamar lapur atxilotu dituzte ertzainek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakitera eman duenez.

Aurreneko operazioa astelehenean, Bilbon, egin zuen Ertzaintzak. Georgiako lau pertsonek osatutako banda bat desegin zuten agenteek. Ametzola, Otxarkoaga eta Iralabarri auzoetako bost etxebizitzatan egindako lapurretak leporatzen dizkiete.

Ustezko lapurretako bat duela zenbait egun atxilotu zuten Gasteizen.

Ezkerraldean, Ertzaintzak ustezko beste sei lapur atxilotu ditu gaur. Kantabrian eta Bizkaian egindako lapurretak leporatzen dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Delituak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Lapurretak