Gizartea -
Hondakinen bilketa
Lezon hasi dira jada hondakinak atez ate biltzen
Joan den astean hastekoak ziren, baina arazo teknikoak tarteko atzeratu egin zuten. Lehen egunean, hondakin organikoak atera dituzte lezoarrek.
Erredakzioa
Igande honetan jarri dute martxan Lezon atez ateko hondakinen bilketa sistema, eta hasteko hondakin organikoari dagokion kuboa atera beharko dute lezoarrek. Hasiera batean, joan den astean jarri behar zuten martxan atez ateko sistema, baina arazo teknikoak tarteko astebete atzeratu dute.
Hasteko hondakin organikoari dagokion edukiontzi txikia atera beharko dute gaur Lezoko biztanleek. 20:00etatik 07:00ak arte izango dute horretarako aukera.
Usurbil, Hernani, Oiartzun, Antzuola, Legorreta, Itsasondo, Zaldibia eta Astigarragaren ondotik, atez atekoa martxan jarriko duen bederatzigarren udalerria da Lezo.
Gaur egun hondakinen % 28 birziklatzen dute Lezon, eta udal arduradunen helburua birziklatze tasa egungo % 80ra iristea da.