Gizartea -

Ezbeharra Aneton

Benantxio Irureta mendizalearen gorpua eguerdian heldu da Azpeitiara

Larunbatean hil zen Aneto mendian,'Mahomaren pasabidea'n erorita. Astelehenean egingo dute bere aldeko hileta elizkizuna Soreasuko San Sebastian parrokian.

Mahomaren pasabidean erori da Benantxio Irureta mendizalea. Irudia: EiTB
Mahomaren pasabidean erori da Benantxio Irureta mendizalea. Irudia: EiTB
Jende ugari hurbildu da Benantxio Iruretari azken agurra ematera

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benantxio Irureta 59 urteko mendizalearen gorpua igande eguerdian heldu da Azpeitiara, eta herriko Carmona ehorztetxera eraman dute. Astelehenean 19:00etan egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Soreasuko San Sebastian parrokian.

Aneto mendian hil zen, "Mahomaren pasabidea"n erorita.

Mendizalea Coronas izoztegian atzeman zuten, tontorretik 300 metrora. Erreskate operazioa zaila izan zen, helikopterorik bi espezialista eta medikua jatsi baitziren bertara. Hilda zegoela baieztatu ostean, Benasque ondoko ospitale batera eraman zuten, autopsia egiteko.

Mendizale ezaguna

Aizarnarra zen jaiotzez, baina urteak zeramatzan Azpeitian bizitzen. Mendizale ezaguna zen, eta Josu Bereziartuarekin batera lehen zortzi milakoa igo zuen euskalduna izan zen.

Jesus Mari Mendizabal Benantxioren lagun batek Benasquetik hurbil dagoen ospitaletik hitz egin zuen 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan eta istripua "Mahoman" sartzerakoan gertatu zela baieztatu zuen. Ostiralean abiatu omen ziren Azpeitiatik eta istripuaren unean 11 lagun omen zeuden.

Eskarmentu handiko mendizalea zen, besteak beste Himalayan, Alpeetan, Andeetan eta Pirinieotan mendi asko igotakoa.

Sakana-Pumori espedizioa

Benantxio Irureta Sakana-Pumori espedizioaren buru izan zen; bost euskal mendizale hil ziren espedizioaren buru hain zuzen.

2001eko urriaren 17an gertatu zen ezbeharra. Sakana-Pumori espedizioko 5 kide Pumori mendia (7.616 metro) igotzen ari ziren eta 6.000 metroko alturan zeudenean, elur jausi bat gertatu zen.

Sakana-Pumori espedizioan zazpi gipuzkoar eta hiru nafar joan ziren eta Iruretak berak berretsi zuen ezbeharra orduan uskadi Irratian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Mendizaleen istripuak Mendi kirolak Pirinioak Aragoi