Gizartea -

Lehen hileko datuak

Atez atekoarekin hondakinen % 85 gaika biltzea lortu dute Astigarragan

Apirilean ezarri zuten atez atekoa, eta hilabetean hirukoiztu egin dute bereizita jasotako hondakinen kopurua.

Apirilean ezarri zuten atez atekoa Astigarragan eta lehen hilean emaitza onak lortu dituzte. EiTB
Apirilean ezarri zuten atez atekoa Astigarragan eta lehen hilean emaitza onak lortu dituzte.
Astigarragak birziklatze-tasa hirukoiztu egin du atez ateko bilketari esker

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atez atekoa ezarri eta lehen hilabetean, hondakinen % 85 gaika biltzea lortu dute Astigarragan, Udaleko ordezkariek gaur jakinarazi dutenez.

Ordura arte, hondakinen gaikako bilketa % 30 ingurukoa zen. Esaterako, 2013ko urtarrilean hondakinen % 30,7 jaso zuten bereizita; otsailean, % 28,1 eta martxoan, % 27,2. Horrela, atez atekoa ezarri zutenetik, hirukoiztu egin dute bereizita jasotako hondakinen kopurua.

Udalak emandako datuen arabera, jasotako hondakinen % 34,9 materia organikoa zen, eta errefusa % 14,9ra jaitsi da.

Astigarragako udalak herritarrak zoriondu ditu eta eurei aitortu die lortutako emaitza "ikaragarri"en meritua. Materia organikoa bereizita biltzea eta birziklatzea beharrezko izatea "gakoa" dela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko titularrak Astigarraga bideoak Gaurko azken ordukoa Ekologia azken ordukoa Birziklatzea Euskadin