Gizartea -
Estatuaren eskuetan
Erregeak 'Fortuna' yatea erabiltzeari uko egin dio
Ontziak erakundeko ondasuna izateari uzteko eginbideak hastea eskatu dio Rafael Spottorno Errege Etxeko buruzagiak Jose Rodriguez Ondare Nazionaleko presidenteari.
Erredakzioa
Fortuna yatea erabiltzeari uko egin dio Juan Carlos erregeak, Errege Etxeko iturriek gaur jakitera eman dutenez. Ontzia duela 12 urte Balear Uharteetako enpresaburu talde batek Ondare Nazionalari eman zion, Erregearen Familiak erabiltzeko.
Ontziak erakundeko ondasuna izateari uzteko eginbideak hastea eskatu dio Rafael Spottorno Errege Etxeko buruzagiak Jose Rodriguez Ondare Nazionaleko presidenteari.
Erregearen erabakiaren berri eman eta gero, Ondare Nazionalak berretsi beharko du. Fortuna-k 3.000 milioi pezeta balio izan zituen bere garaian, 18 bat milioi euro.
Fortuna abiadura handiko yateak 41 metroko luzera du eta Balear Uharteetako Kultura eta Turismo Fundazioak laga zion Erregearen Familiari. Sol Melia, Barcelo, Globalia, Caixa eta lCaja de Ahorros de Baleares 'Sa Nostra'ko arduradunak fundazioko kideak ziren.