Gizartea -

Uztailean edo abuztuan

Sabino Aranako zubiak eraisteko lanak udan hasiko dira

Interbiak elkarteak lanak esleitu ditu. Obrak 2,8 milioiko aurrekontua eta sei hilabeteko iraupena izango du. Sarbide berriak % 24 ibilgailu gutxiago jaso zituen astelehenean.

Sabino Arana itxita eta Bilboko sarbide berria. Argazkia: EiTB
Sabino Arana itxita eta Bilboko sarbide berria. Argazkia: EiTB
Sabino Arana itxita eta Bilboko sarbide berria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Interbiak elkarteak Sabino Aranako zubiak eraisteko lanak esleitu ditu gaur. Obrak 2,8 milioi euroko aurrekontua eta sei hilabeteko iraupena izango du, hasiera batean aurreikusitakoa baino bi hilabete gutxiago.

Bilboko sarbide zaharra iragan ostiralean behin betiko itxi zuten. Zubiak behera botatzeko lanak udan hasi eta 2014ko udaberrian amaituko dira, Bizkaiko Foru Aldundiak agiri batean azaldu duenez.

Obra UTEri esleitu diote. Proyectos y Obras Pabisa S.A., Excavaciones Viuda de Sainz S.A. eta Orion Reparacion Estructural S.L enpresek UTE osatzen dute.

Lanak hasteko data ez du Aldundiak zehaztu, baina iragan apirilean Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak uztailean edo abuztuan hastea iragarri zuen.

Balantzea

Bilboko sarbide berria 25.473 ibilgailuk erabili zuten astelehenean, eta eguneko zenbait momentutan Sabino Aranako sarbide zaharrak baino % 24 ibilgailu gutxiago jaso zituen, Aldundiak gaur jakitera eman duenez.

Astelehenean ohi baino trafiko gutxiago izan zuen sarbideak, baina larunbatean eta igandean, Bilboko ate berriak % 4 eta % 9 ibilgailu gehiago izan zituen, 2012ko maiatzaren asteburuekin alderatuta.

Larunbatetik astelehenera Bilboko sarbide berria 71.346 ibilgailuk erabili dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea