Gizartea -
Ezbeharra
Bilore fabrika zaharraren zati bat behera etorri da, Zaldibian
Ez da inor zauritu eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.
Erredakzioa
Antzina Bilore fabrikak erabiltzen zuen pabilioi bat jausi da gaur Zaldibian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Hondakinen artean norbait zegoen egiaztatzeko, Ertzaintza bertaratu da gertaeren tokira, txakurren unitatea hartuta. SOS Deiak-en arabera, Ertzaintzak eta suhiltzaileek bilaketa amaitutzat eman dute, eta ez da inor zauirtu.
Antza denez, eguerdian gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea