Gizartea -
Bilbon
Antonio Guerra Gimeno, EAEko Auzitegi Nagusiko magistratua hil da
Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako magistratua zen. 60 urte zituen eta bihotzeko batek emanda hil da.
Erredakzioa
Antonio Guerra Gimeno EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako magistratua hil da. Guerra Gimenok 60 urte zituen eta atzo hil zen bihotzeko batek emanda, iturri judizialek jakinarazi dutenez.
Ezkonduta zegoen eta hiru seme-alaba zituen. Atzo (asteazkena) arratsaldean hil zen goizean Justizia Jauregian lanean egon eta gero.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Dokumentazio Zentroko zuzendaria izan zen Donostian. Halaber, Presidentzia, Justizia eta Autonomiaren Garapenerako saileko aholkulari ere izan zen Guerra Gimeno.
1994an, Bilboko epaitegietako dekano izendatu zuten, kargu horretan jardun zuen 1998a arte, Juan Pablo Gonzalezek lekukoa hartu zion arte.
2008an San Raimundo Peñafortekoaren Gurutzea jaso zuen Justizia Administrazioan egindako lanagatik.
Bihar hileta elizkizunak egingo dizkiote Bilbon, Abandoko Done Bikendi Martiriaren elizan.