Gizartea -

Bizkaiko Auzitegiak

Mallabiko hiltzaileari 14 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Halaber, biktimaren anaiei kalte-ordainak eman beharko dizkie; bakoitzari 10.000 euro.

Mallabiko hiltzailea. Argazkia: eitbcom
Mallabiko hiltzailea.
Mallabiko hiltzailea. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak 14 urteko espetxe zigorra ezarri dio Mallabian gizon bat hiltzeagatik akusatutako emakumeari. Hilketa 2012ko martxoaren 9an gertatu zen, eta hiltzaileak hainbat labankada eman zizkion 68 urteko gizonezkoari, epaiaren arabera.

MJ.I.U. biktimaren baserrira joan zen egun hartan. Une horretan, gizonezkoa kotxearen barruan zegoen, baina atea ireki zuenean, emakumeak 13 zentimetroko labana atera zuen. Hainbat labankada eman zizkion aurpegian, bizkarraldean eta sabelaldean eta biktima "unean bertan hil zen".

Akusatuak, 48 urteko emakumeak, hilketa berak egin zuela aitortu zuen geroago.

Herri epaimahai batek errudun jo zuen M.J.I., gizonezkoaren heriotzaren arduraduna izan zela argudiatuta. Akusatuaren bikotekide ohiak lorezain gisa egiten zuen lan biktimaren baserrian.

Homizidio delitua egozten dio epaiak eta nagusikeriaz jokatu izana leporatu dio larrigarri gisa; izan ere, biktimak ez zuen ia defendatzeko aukerarik izan. Hala ere, mina konpontzeko "biktimak zituen aurrezki guztiak, 13.000 euro" eman zituela aintzat hartu dute aringarri bezala.

Ministerio Fiskalak 85.000 euro eskatzen zituen biktimaren anaientzat, baina epaiak, azkenean, anaia bakoitzari 10.000 euroko kalte-ordainak ematea agindu du.

Herri-epaimahaiaren epaiaren arabera, hiltzaileak hilketa planifikatu zuen, eta, geroago, frogak desagerrarazi zituen, inork hilketarekin ez lotzeko. Hortaz, defentsaren abokatuak "kontrola galduta" jokatu zuela esan arren, epaimahaiak ez du kontuan hartu argudio hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Delituak albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Erailketak albisteak