Gizartea -
Polemika
Arrangoitzeko alkateak ez ditu sexu bereko bi pertsona ezkondu nahi
Jean-Michel Colo Arrangoitzeko alkateak (UMP) eskaria egin ziotela baina errefusatu egin zuela azaldu du. Gainera, "beste auzapez anitzek nik bezala egitea espero dut", esan du.
Jean-Michel Colo Arrangoitzeko alkateak uko egin dio sexu bereko bi pertsona ezkontzeari, Journal du Pays Basque atariak jakinarazi duenaren arabera. UMPko alkateak eskaria egin ziotela baina errefusatu egin zuela azaldu du. Gainera, "beste auzapez anitzek nik bezala egitea espero dut", esan du.
"Homosexualen arteko ezkontzak baimentzen dituen legea ez-legitimoa da. Norberak nahi duena egin lezake bere gorputzarekin, baina ez gurean", adierazi du Colok.
Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak legez onartu zituen Frantziako Parlamentuak joan den apirilaren 24an. Eztabaida luzea izan ostean, Auzitegi Konstituzionalak oniritzia eman zion legeari, eta maiatzaren 18an aldarrikatu zuen François Hollande presidenteak.