Mundua -

Erresuma Batua

Homosexualen arteko ezkontza onartu du Lorden Ganberak

Parlamentariek testuari babesa eman diote. Ekimenak aldeko 390 boto jaso ditu eta kontrako 148.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Lorden Ganberak homosexualen arteko ezkontzari babesa eman dio gaur; izan ere, lege-proiektuaren tramitazioa oztopatu nahi zuen zuzenketa bat atzera bota dute parlamentariek.

Horrela, parlamentariek testuari babesa eman diote. Ekimenak aldeko 390 boto jaso ditu eta kontrako 148.

Geoffrey Dear parlamentari independenteak zuzenketa bat aurkeztu zuen, baina Ganberak atzera bota du. Kontrakoa gertatu izan balitz, testua Komunen Ganberara itzuli beharko litzateke berriro. Maiatzaren 21ean ekimena onartu zuen Komunen Ganberak, batez ere oposizioaren botoei esker.

Bi eguneko eztabaidak

Lorden Ganberako osoko bilkura bukaezina izan da; izan ere, eztabaidak bi eguneko iraupena izan du eta 90 lordek eta gotzainek hartu dute hitza. Bitartean, Westminsterreko kanpoaldean homosexualen aldeko ekintzaileek manifestazioak egin dituzte.

Bozketaren emaitza ezustekoa izan da, estuagoa izatea espero baitzen. Erabakia poz handiarekin hartu dute ekintzaileek.

Ezkontzaren legea Ganberako batzordearen eskuetan geratuko da orain, eta Ingalaterran edo Galesen aurreneko ezkontza homosexuala 2014an egitea espero du David Cameronen Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea