Gizartea -

Elkarrizketa

Azken hiru hilketak 'puntualak' dira, EAEko fiskal nagusiaren arabera

Juan Calparsororen iritziz, delinkuentziak ez du gora egin Euskal Autonomia Erkidegoan. Bestalde, biolentziaz egindako lapurretek gora egin dute.

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia. Argazkia: EFE
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia.
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiaren arabera, azken egunetan gertaturiko hilketa bortitzak 'puntualak' dira. Are gehiago, ez du uste "orokorrean" delinkuentziak gora egin duenik Euskal Autonomia Erkidegoan.

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, herritarrek lasai egon ahal dute. Bilbon gertaturiko hilketak izan ditu elkarrizketa horretan, izan ere, ustez, bi emakume hil ditu Juan Carlos Aguilar shaolin maisu faltsuak, eta, gainera, adineko emakume baten gorpua aurkitu zuten Bilboko haren etxean, lotuta eta ahoa itxita.

Bestalde, adingabe bat atxilotu zuten ostegunean, Gasteizen, 52 urteko Jose Javier Garcia Gutierrez hiltzea leporatuta. Biktima indarkeria zantzuekin hilik aurkitu zuten maiatzaren 22an, Gasteizko garaje batean.

Gertaera horiek euskal gizartean zirrara sortu dutela onartu du, baina ez du uste ondorio handirik atera daitekeenik.

Lapurretak etxebizitzetan

Bestalde, biolentziaz egindako lapurretek gora egin dute. Azaldu duenez, krisi ekonomikoak jendartean sortu duen etsipenak eragina du igoera horretan.

Halaber, zuhurtziaz jokatzeko eta neurriak hartzeko eskatu die herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lapurretak Krimenak azken ordukoa