Gizartea -
Bertoko sagarra
Ia milioi bat litro eusko labeldun sagardo, 2012-2013ko kanpainan
Horretarako, 1,5 milioi sagar erabili dituzte. 28 sagardotegik parte hartu dute kanpaina horretan.
Erredakzioa
Euskal sagardotegiek ia milioi bat litro sagardo ekoiztu dute Eusko Label marka duen 2012-2013ko sagardo-kanpainan. Horretarako, 1,5 milioi bertoko sagar erabili dute.
Guztira, 28 sagardotegik parte hartu dute kanpaina horretan: Gipuzkoako 21 sagardotegi, sei Bizkaikoak, eta beste bat arabarra. Aurtengo uzta gaur aurkeztu dute Bilbon izandako Eusko Label Sagardoaren Bigarren Egunean.
Eusko Label sagardo naturalaren izendapena duela bi urte merkaturatu zuten. Sagardo-industria eta lehenengo sektorea babesten dituen izendura ofiziala eta publikoa da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea