Gizartea -

Jazoera

Bi adineko zauritu dira sute bateko kea arnasteagatik, Donostian

81 eta 87 urteko adinekoak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Sutea etxebizitzako sukaldean hasi da, eta suhiltzaileek eraikin osoa hustu behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

81 eta 87 urteko bi adineko zauritu dira Donostiako etxebizitza batean piztutako sutean kea arnasteagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Bi adinekoak Donostia Ospitalera eraman dituzte.

Sutea 20:45ean piztu da, Donostiako Marbil Bideko 24. zenbakiko 5. pisuko sukaldean, Igeldo mendiaren maldetan. Suhiltzaileek eraikin osoa hustu behar izan dute. Hala ere, sugarrek adinekoen etxebizitza bakarrik kaltetu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Suteak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Euskadiko adinekoak