Gizartea -

Zabor bilketa

Atez atekoaren inguruko galdeketa Ordizian, hilaren bukaeran

Ekainaren 29an eta 30ean egingo dute galdeketa, zabor bilketa sistema horren inguruan herritarrek zer pentsatzen duten jakiteko.

Zaborra biltzeko atez ateko sistema.
Zaborra biltzeko atez ateko sistema
Zaborra biltzeko atez ateko sistema.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilaren 29an eta 30ean, atez atekoaren inguruko galdeketa egingo dute Ordizian (Gipuzkoa), zaborra biltzeko sistema horren inguruan herritarrek zer pentsatzen duten jakiteko. Galdeketa ez da loteslea izango.

Atez atekoaren kontrako plataformak deitu du, eta gai horren inguruan herritarren artean galdeketa egingo duen Gipuzkoako hirugarren udalerria izango da Ordizia.

Legazpi izan zen lehena, eta, hilabete honetan bertan, ekainaren 22an eta 23an, Zizurkilen ere egingo dute galdeketa. Astebete geroago iritsiko da Ordiziakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea