Gizartea -

Kointzidentzia

Infantaren NANarekin akats bat egon zela onartu du Ogasun Ministerioak

Epaileari igorritako informazioan, 13 higiezin eta 1,4 milioi euroko salmentak egotzi zizkioten infantari. Ogasun Ministerioaren arabera, bere datu basean dagoen informazioa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantari egotzitako higiezinen eta ondasunen salmenten datuetan akats bat egon zela onartu du astearte honetan Ogasun Ministerioak. Zerga Administrazioko Estatu Agentziak jasotako informazioa infantaren NANarekin bat egiten duen beste nortasun agiri baten jabearena zen, azalpen horien arabera.

Akatsaren aurrean, hainbat informazio iturri berrikusteari ekingo diola iragarri du Ministerioak ohar baten bidez.

Epaileari igorritako informazioan, 13 higiezin eta 1,4 milioi euroko salmentak egotzi zizkioten infantari, eta, Ogasun Ministerioaren arabera, bere datu basean dagoen informazioa da hori, ''hirugarren batek helarazita''.

"Kasu honetan, infantaren NANarekin bat egiten duen nortasun agiri bati dagozkion datuak jaso zituen Agentziak, eta hori da Cristina de Borbon y Greciari esleitutako higiezinen transmisioaren inguruan egondako akatsaren jatorria'', Ministerioak azaldu duenez.

Onartu egin du ez zituela epaileari igorritako datuak egiaztatu, ''informazio eskaera bat izan zelako'', eta ''administratiboko egiaztapenik egitea ahalbidetzen ez duelako''.

Auzitegietako eskaerei erantzuteko Agentziak ''ikaragarrizko informazio kopurua'' igortzen duela esan duela esan du Ministerioak, eta ''askotan hainbat urte eta milaka datu'' izan ohi ditu oinarri.

Ogasun Ministerioak aurreratu duenez, gutxi barru igorriko dio epaileri eskatutako informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea