Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Tren-gidariak inputatu gisa deklarazioa emateko agindu du epaileak

Oraindik ez dago argi zein ordutan deklaratu beharko duen. Kutxa beltza "orain dela ordu asko" topatu dute, eta dagoeneko epailearen esku dago.

Kutxa beltza epailearen esku dago. Irudia: EFE
Kutxa beltza epailearen esku dago. Irudia: EFE
Treneko kutxa beltza epailearen esku dago jada

1:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiagon dagoen Instrukzioko 3. zenbakiko Auzitegiko buruak istripua izan duen trenaren gidariak inputatu gisa deklarazioa emateko agindu du. Momentu honetan Poliziaren esku dago, Galiziako Justizia Auzitegi Gorenak zabaldu duenez.

Horrela, gidariak lehenengoz egingo du gertatutakoaren kontaketa, baina ez dago argi zein ordutan egingo duen. Gainera, lekukoen datuak biltzen ari dira, deklarazioa eman dezaten.

Kutxa beltza "orain dela ordu asko" topatu dute, eta dagoeneko epailearen esku dago. Halaber, istripuaren bideo eta audio guztiak gorde eta zaindu ditzaten agindu du epaileak, ikerketarako erabilgarriak izango baitira.

 

Gidariak, onik

"Errailetik atera nintzen, zer egingo diot, zer egingo diot", horiek izan dira Santiagon istripua izan duen trenaren gidarietako baten hitzok, ezbeharraren ostean izandako telefono hizketaldi batean.

Ikerketako iturriek ere hala baieztatu diote EFEri, eta adierazpen horiek La Voz de Galizia eta Faro de Vigo hedabideek jaso dituzte.

Trenaren bi gidariak onik atera dira eta erreskate lanetan parte hartu dute, baita beharrezkoak ziren bestelako lanetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea