Gizartea -

Ezbeharra

Iruñeko DYA-ko langile bat hil da Taillon mendi-tontorrean (Huesca)

Istripua atzo izan zen, 17:15ean. Gaztea beste mendizale batekin zihoan, irrist egin zuen, gizonezkoak heldu egin zion, baina azkenean biak erori ziren 30 metroko altueratik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko DYA-ko langile bat, mendizale bat, hil egin da Zaragozako Miguel Servek ospitalean, Taillon mendi-tontorra (Huesca) jaisten ari zenean irrist egin ostean.

Mendizaleak Iruñeko DYA-ko anbulantzia batean lan egiten zuen, erakundeko iturriek azaldu dutenez.

Istripua atzo izan zen, 17:15ean. Gaztea (1976an jaio zen) beste mendizale batekin zihoan, irrist egin zuen, gizonezkoak heldu egin zion, baina azkenean biak erori ziren 30 metroko altueratik.

Huescako Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez, emakumezkoak ez hankak ez besoak sentitzen ez zituela esan zion kideari, eta hark 18:35ean eman zion horren berri Guardia Zibilari.

Guardia Zibilaren Mendi Erreskateko taldeko bost kide bertaratu ziren, helikopteroz aurkitzen ziren lekura, neska immobilizartu eta Ordesako Parke Nazionaleko belardira eraman zuten.

Handik 112ko helikopteroan Zaragozako Miguel Servet ospiralera eraman zuten, eta bertan hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroako albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Albisteak mendia Erreskateak mendian Aragoi Mendi eta trekking albisteak Pirinioak