Gizartea -

Santiagoko tren istripua

Tren-gidaria: 'Banekien abiadura horretan ezbeharra izango zela'

El Pais egunkariak Santiagoko tren istripuko gidariari eginiko galdeketa judizialaren transkripzioak publikatu ditu. Balaztak aktibatu zituela esan du, baina ezbeharra "sahiestezina" zela.

Trenaren gidaria. Argazkia: Efe
Trenaren gidaria. Argazkia: Efe
Santiagoko trenak orduko 153 kilometroko abiadura zeraman istripuan

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Jose Garzon Amok, Galizian izandako tren istripuaren gidariak, Angrois auzora heldu aurretik zertan pentsatzen zegoen ez dakiela onartu dio fiskalari. Auzo horretan gertatutako istripuak 79 hildako eta 150 zauritu eragin ditu.

Zertan pentsatzen zihoan galdetuta, ez dakiela erantzun du. “Jakingo banu... istripu honek ekarriko didan zorigaitzak bizitza guztian jarraituko nau”, dio egoitza judizialean eginiko galdeketan.

El Pais egunkariak Santiagoko tren istripuko gidariari eginiko galdeketa judizialaren transkripzioak publikatu ditu. Bertan, gertatutakoa azal dezan eskatzen diote, baina ez du emaitzarik ematen. “Benetan diotzuet ez dakidala zer gertatu zen, ez nago hain zoro trena geldiarazten ez saiatzeko”.

Balaztak aktibatu zituela dio: “pneumatikoak, etab., denak, baina ezbeharra sahiestezina zen. Kurban dagoeneko ikusten dut ez dudala igaroko, eta errailetik atera baino lehenago balazta guztiak aktibatzen ditut, baina ez, ez dudala igaroko ikusten dut”, adierazi dio epaileari.

"Badakit zer daramadan esku artean"

"Noan abiaduran, nahiz eta ezin atzera begiratu, badakit zer daramadan esku artean eta badakit hor ezbeharra gertatuko dela (...) Gertatzen den gauza bakarra puntu horretan 80 kilometro orduko abiadurara jarri behar naizela jakin behar dudala da,ezer gehiago", gaineratu du Garzones.

Kontrol Dorrearekin hitz egin duen galdetuta, gidariak ez duela gogoratzen erantzun du.

"Kafea bakarrik"

Zergatik lau kilometroz komeni zena baino abiadura askoz handiagoan joan zen galdetuta, 200 kilometro ordura distantzia hori "oso arin" pasatzen dela gogorarazi dio, eta istripuaren lekutik gertu dagoen tunelean sartu zenean ez zela konturatu adierazi du.

Alkoholik edan ez zuela baieztatu du -"kafea bakarrik"-, eta azkenengo azterketa medikoan eragozpen bakar bat jarri zioten: "lar argal" zegoela. Horrez gain, gainean zeraman 'Ipad'a laneko gauzetarako bakarrik erabiltzen duela azpimarratu du.

Biktimei omenaldia

Ikerketa bere bidetik darrai, eta orain "kutxa beltzek" eskaini dezaketen informazioa argitzen saiatzen ari dira . Gainera, Galiziako Parlamentuak istripuan hildako biktimak omenduko ditu gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea