Gizartea -
Ustezko gizahilketa
Iruñean anaia hiltzeagatik atxilotutako gizona kartzelan sartu dute
Epaileak Iruñeko 49 urteko bizilaguna kartzelan sartzea eskatu du, atzo anaia hil ostean, Arrotxapea auzoko etxebizitzan.
Erredakzioa
Epaileak Iruñeko 49 urteko bizilaguna kartzelan sartzea eskatu du, atzo anaia hil ostean, Arrotxapea auzoko etxebizitzan.
Gertaera igande gauean izan zen, 23:00ak aldera, Marcelo Celayeta kaleko 128 zenbakian, hirugarren solairuan. Udaltzaingoak dei bat jaso zuten eraso baten berri emateko, eta, biktimaren (40 urte ditu) etxebizitzara heldu zirenean, zauritutako gizonezkoa ohearen gainean aurkitu zuten, bularretik odola zeriola.
Etxebizitzan bi anaien aita ere bazegoen. Zauritutako gizona Nafarroako ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen. Anaia atxilotu egin zuten, kasuan zerikusia zuelakoan.