Gizartea -
Drogaren aurkako operazioa
Kokaina eta speeda banatzen zituen sare bat desegin dute, Iruñean
Polizia Nazionalak 10 pertsona atxilotu, eta 1,3 kilo kokaina, 100 gramo speed, 80 gramo marihuana eta 13.000 euro atzeman ditu, besteak beste.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak narkotrafiko sare bat desegin du, Iruñerrian eta foru erkidegoko hiriburuan bertan. Guztira, 10 pertsona atxilotu, eta 1,3 kilo kokaina, 100 gramo speed, 80 gramo marihuana, droga nahasteko erabiltzen diren gaien 310 gramo, 9 baskula, ordulariak, bitxiak eta 13.000 euro atzeman dituzte.
Poliziak azaldu duenez, sarearen arduradun nagusiak eta haren bikotekideak hilean kilo bat kalitate handiko kokaina banatzeko azpiegitura zuten. Horrez gain, etxebizitza batean droga, dirua, bitxiak eta delituarekin erlazionatutako dokumentuak ezkutatzen zituzten.
Atxilotuen artean, espainiarrak, txiletarrak, dominikarrak eta kolonbiarrak daude. Otsailean, Barañainen kokaina eta speeda banatzen zutela jakin zuen Poliziak. Orduan, udalerri horretako gune jakin batean bi gizonek eta emakume bateak euren etxebizitzan eta bezeroen etxeetan droga banatzen zutela konturatu ziren.
Guardia Zibilak, bestalde, 14 pertsona atxilotu ditu, Kolonbiatik eta Dominikar Errepublikatik kokaina ekartzen zuen sare bateko kide izatea egotzita. Droga Euskadin eta Estatuko beste hainbat lurraldetan banatzen zuten.