Gizartea -

Ezbeharra Donostian

Harri-jausia eurite indartsuengatik izan zen, Udalaren ustez

Halaber, Donostiako Pasealeku Berrian harri batek buruan kolpatuta hil zen gazte donostiarraren hileta-elizkizuna gaur izango da.

Ezbeharra Donostiako Pasealeku Berrian izan zen. EFE
Pasealeku Berrian mantendu dituzte barrakak eta tonbolak

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak ostiral honetan jakitera eman duenez, lehenengo txostenen arabera, Mikel Arzak gazteari bizia kendu zion Urgul mendiko harri-jausia "aurreko egunetako eurite indartsuek eragin zuten".

Azaldu duenez, ikerketen arabera, Pasealeku Berriko mendiko harri-jausia ez zuen eragin jausiak ekiditeko egiten ari diren lanak.

Euroestudiose enpresak egindako azken txosten geoteknikoaren arabera, harriak azken egunetan izandako eurite indartsuengatik erori ziren.

"Lanek harri-jausien arrikua ez dutela handitu berretsi dute Udaleko teknikoek. Euroestudios enpresak lehenengo txosten geotekniko bat egin du, eta, horren arabera, egiten ari diren lanek jausi mota hauek ekigindo dituzte", nabarmendu du Donostiako Udalak.

Ertzaintzak ikertuko du Donostiako Pasealeku Berriko harri-jausia

Ertzaintzak ikertuko du asteazkenean, Donostiako Pasealeku Berrian, Urgulleko mendi-mazelako harri-jausia. Mikel Arzak gazte donostiarra hil zen horren ondorioz.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, kasua eramaten ari den epaileak erabaki du Ertzaintza izatea gertakizunei buruzko ikerketa egingo duena.

Urgulleko mendi-mazelako lau harroken jausia astezkenean izan zen, 17:00etan, eta Mikel Arzak (20 urte ditu) hil zen bertan, buruan kolpe bat jaso ostean. Pasealeku Berria itxita dago.

Halaber, Donostiako 2 zenbakiko Instrukzio epaitega Pasealeku Berriko harri-jausiaren arrazoiak ikertzen ari da. Ofizioko ikerketa bat da kasua argitzeko asmoz, "argia jaurtitzeko", mota hauetako gertakarietan gertatzen den moduan, iturri judizialek azaldu dutenez.

Gaztearen hileta gaur izango da

Donostian, Pasealeku berrian, Urgull menditik jausitako haitz batek azpian harrapatu izanaren ondorioz hil zen Mikel Arzak gazte donostiarraren (20 urte ditu) hileta-elizkizuna gaur izango da, Intxaurrondoko auzoan.

Arzaken hileta Intxaurrondoko Santu Guztien parrokian izango da, eta Polloeko hilerrian hobiratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea