Gizartea -

Donostiako Aste Nagusia

Ehunka donostiar eta ordezkari instituzional 'Salbe'ra joan dira

'Salbe'a hemezortzigarren urtez jarraian Udaleko agintarien aurreko segiziorik gabe egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako ehunka herritar eta Udaleko hainbat ordezkari, Juan Karlos Izagirre alkatea izan ezik 'Salbe'ra joan dira, arratsaldean, Donostiako alde zaharrean.

‘Salbe’a hemezortzigarren urtez jarraian Udaleko agintarien aurreko segiziorik gabe egin da, 1995ean Odon Elorza Donostiako alkate ohiak prozesio hiritar-erlijiotsua etetea erabaki zuenetik, izandako liskarrengatik.

Oraingoan, Josu Ruiz Bilduko Sustepen zinegotzia, Ernesto Gasco Udaleko PSE-EEko bozeramaila, Miguel Angel Diez PSE-EEko zinegotzia eta Miren Azkarate eta Aitziber San Roman EAJko zinegotziak joan dira.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat ere joan da: Bakartxo Tejeria bertako presidentea, Arantza Tapia Ekonomia eta Lehiarkotasunaren Garapenerako sailburua eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura sailburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea