Gizartea -
Gatazka
Europako Batzordeak Gibraltarren botatako blokeen auzia aztertuko du
Ikerketa horrek ez du zerikusirik izango Bruselak mugako kontrolak eta aduanako kontuak aztertzeko bidaliko duen lantaldearekin.
Erredakzioa
Europako Batzordeak (EB) Gibraltarrek itsasora bota dituen hormigoizko blokeen afera ikertuko du, Espainiak hala eskatuta; arrantzale espainiarrei kalte egiten diela eta ingurugiro araudiak urratzen dituela uste baitute agintari espainiarrek.
Ikerketa horrek ez du zerikusirik izango Bruselak mugako kontrolak eta aduanako kontuak aztertzeko bidaliko duen lantaldearekin, Olivier Bailly Europako Batzordearen bozeramaileak azaldu duenez.
Londresek Margalloren elkarrizketa-eskaera errefusatu du
Erresuma Batuak Espainiako Gobernuak Gribaltarreko subiranotasunari buruzko bi aldeko hizketaldiak mantentzeko egindako proposamena errefusatu du astearte honetan.
'Wall Street Journal' egunkarian “Gibraltarri buruzko hitz egin behar dugu” izenburupean, Jose Manuel Garcia Margallo Kanpo Arazoetako eta Kooperazio ministroak Erresuma Batuari, Gibraltarri buruzko elkarrizketak berriro hasteari buruz”, “egindako mina konpontzeko” asmoa duela “erakustea” eskatu dio.