Politika -
Polemika
Begiraleak Gibraltarrera bidaltzeko eskatu dio Londresek Europari
Europako legedia betearazteko bere eskuan dagoen guztia egindo duela esan dio Jose Manuel Durao Barrosok Cameron Ingalaterrako lehen ministroari.
Erredakzioa
David Cameron Ingalaterrako lehenengo ministroak Europar Batasuneko begiraleak Gibraltarreko mugara bidaltzeko eskatu dio Jose Manuel Durao Barroso Europar Batzordeko presidenteari.
"Gure ustez Europar Batzordeak, itunen zaindaria izanda, auzi hau ikertu beharko luke", Ingalaterrako lehen ministroaren bozeramaile baten esanetan. Halaber, Espainiako Gobernuaren ezohiko kontrolak "neurriz kanpokoak" direla eta "izaera politikoa" izatea salatu du bozeramaileak.
Bestalde Europako legedia betearazteko bere eskuan dagoen guztia egindo duela esan dio Jose Manuel Durao Barrosok Cameron Ingalaterrako lehen ministroari.
Biek izan duten elkarrizketan, Barrosok ziurtatu egin du ez duela zalantzarik izango Europar Batasuneko legeak betearaztean, Gibraltarreko kontrolen auzian.
Down Street-etik, bestalde, konfirmatu dute zantzuak batzen ari direla mugan jarritako kontrolak legez kanpokoak direla erakusteko.
Rajoyk eta Barrosok datozen orduetan hitz egingo dute Gibraltarri buruz
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak datozen orduetan hitz egingo du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin Gibraltarri buruz, David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak Europako Batzordeari gunera begiraleak bidaltzea eskatu ostean.