Gizartea -
Erasoa
Lehergailu txiki bat bota dute Okondoko baserri baten alboan
Sua piztu da, baina suhiltzaileak heldu baino lehen baserriko bizilagunek itzali dute. Ez da zauriturik izan eta kalte materialak ere txikiak izan dira.
Lehergailu txiki bat bota dute Okondon (Araba) eta sute txikia piztu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ez da inor zauritu eta kalte materialak ere txikiak izan dira.
Antza denez, kanpin gasa erabili dute lehergailua egiteko eta piztutako sua baserriko bizilagunek itzali dute suhiltzaileak iritsi baino lehen.
Gauerdia pasata izan da erasoa eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea