Gizartea -

Mendebaldeko Sahara

Zientzian adituek Saharako biktimen inguruko txostena aurkeztuko dute

Francisco Etxeberria, Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea, Carlos Beristain medikua eta Djimi Elghalia aktibista arduratuko dira txostena aurkezteaz.

Tindufeko kanpamentua. Argazkia: EFE
Tindufeko kanpamentua. Argazkia: EFE
Tindufeko kanpamentua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientzia gaietan aditua den talde batek Saharako biktimei buruzko txostena aurkeztuko du datorren irailaren 10ean Donostian. Txostenean Mendebaldeko Saharan "biktima zibilen" inguruan egindako ikerketarenondorioak jasotzen dira.

Carlos Beristan, mediku eta Psikologia doktoreak, Francisco Etxeberria, Aranzadi Zientzia Elkarteko presidenteak eta Djimi Elghalia aktibista sahararrak parte hartuko dute Mendebaldeko Saharan garatutako ikerketaren ondorioen aurkezpenean.

"Itxaropena posible da" da proiektuaren izena eta Saharako biktimek 37 urtez jasandako jazarpenaren ondoren sortu da. Carlos Beristainek eta Eloisa Gonzalezek egindako "Memoriaren oasia" lanean oinarrituta dago. Ikerketa honetan 261 biktimek parte hartu dute. Horiek guztiek jasandako indarkeria, atxiloketa eta bortxakeriaren berri eman dute.

Ikerketaren emaitza Saharako eta euskal erakundeetako ordezkariei aurkeztuko zaie datorren asteartean San Telmo Museoan. Asteazkenean, berriz, erkusketa irekia egingo da Donostiako Udaleko udal aretoan.

Jardunaldiaren aurkezpenean, Ander Rodriguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua, Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea, eta Imanol Landa, Euskal Fondoko presidentea, izan dira. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak bultzatu du ekimena eta aipatutako erakundeen laguntza jaso du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika EAE albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Paco Etxeberria azken ordukoa Mendebaldeko Sahara azken ordukoa Maroko Aranzadi Elkartea