Gizartea -

Alzheimer gaitza

Alzheimerraren Munduko Eguna da gaur

Sendabiderik ez badu ere gaixotasuna goiz atzemateak duen garrantzia azpimarratu dute adituek, izan ere,  alzheimerra duten gaixoak diagnostikatuta daudenak baino gehiago direla uste dute.

Alzheimer
Alzheimer
Elebiduna izateak ba al du eraginik Alzheimer gaitzaren garapenean?

2:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurea bezalako gizarte batean, bizi-itxaropen gero eta handiagoa da Alzheimerren gaitzaren kasuak ugaritzearen arrazoi nagusia. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan 30 mila lagun inguruk dute alzheimerra. Sendabiderik ez badu ere gaixotasuna goiz atzemateak duen garrantzia azpimarratu dute adituek, izan ere,  alzheimerra duten gaixoak diagnostikatuta daudenak baino gehiago direla uste dute.

Espainiako Neurologia elkarteak aditzera eman duenez, alzheimer kasuen ehuneko 30-40 inguru diagnostikatu gabe daude, batez ere gaixotasunaren hasieran.

Adituek gaineratu dute, gizakien bizi itxaropenak gora egiten duen heinean, alzheimerra pairatzen duten gizon-emakumeak askoz gehiago izango direla. Momentuz sendabiderik ez duen gaixotasuna da, eta ikerketak duen garrantzia nabarmena da.

Navarrabiomed fundazioa

Nafarroako Navarrabiomed fundazioa, gaixo daudenekin alderatzeko, gaixotasun degeneratiborik izan ez duten burmuinak ikertzen ari da, eta egun honen aitzakian emaleak eskatu ditu.

Gaixotasuna ezagutzera ematea, ikerketa bultzatzea, gaixoek bizi kalitate hobeagoa izan dezaten, eta nola ez, gaixo horien zaintza hartzen duten familiei laguntzeko programen beharra dira Alzheimerraren Munduko Egunean agerian jarri nahi direnak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur Alzheimer kasuak