Gizartea -

Genero indarkeria

Bikotekidea erasotzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

28 urteko gizonezkoa bikotekidea balkoitik behera bota nahi zuen, Txurdinaga auzoan. Genero indarkeriagatik aurrekariak zituen gazteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon gizonezko bat atxilotu du Ertzantzak bere bikotea balkoitik behera bota nahi zuelako. 28 urteko gizonezkoak, genero indarkeriagatik aurrekariak dituela jakinarazi du Segurtasun sailak.

Atzo arratsaldean, Bilbon, Txurdinaga auzoan atxilotuak, antza, bere bikoteari erasoa egin zion.

Emakumeak esandakoaren arabera, eztabaida baten ondotik, gizonezkoak etxeko telebista apurtu eta bikotekidearen sakeleko telefonoa balkoitik behera bota zuen. Neska balkoira atera zen, eta orduan atxilotua emakumea behera botatzen saiatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Emakumeak tratu txarrak Bilboko albisteak Tratu txarrak Espainian Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Txurdinaga gaur