Gizartea -
Profila
Alfonso Basterra, bilbotar jatorriko kazetari zuhurra
Familia iturriek adierazi dutenez, asko maite zuen Asunta alaba eta denbora asko pasatzen zuen berarekin.
Erredakzioa
Bilbon jaiotakoa den arren, Galizian eman du bere bizitzaren erdia Alfonso Basterrak. Orain 20 urte joan zen Santiago de Compostelara eta Rosario Porto abokatuarekin ezkonduta, ezagun egin zen hiriburuan.
49 urtekoa, 2012an banandu zen eta egun Padron herrian bizi da, Santiagotik kilometro gutxira. Xaloa eta hizlari aparta da, ezagutzen dutenen arabera.
Ogibidez kazetaria, ekonomia gaietan aditu gisa freelance jardun zuen hainbat komunikabidetan, Expansion egunkarian eta Cope irrati katean, esaterako.
Hedabideen eguneroko zurrunbilotik urrundua zegoen aspaldian, eta bizitza zuhurra zeraman. Kolaborazio zehatzak egiten zituen tarteka, komunikazio enpresa zenbaitentzat.
Ondo ezagutzen zutenen arabera, Asunta alaba zen bere bizitzaren erdigunea. Denbora asko ematen zuen berarekin, eta ahal zuen guztietan, eskolara edo eskolaz kanpoko jardueretara laguntzen zuen.
Hala, maiz ibiltzen ziren paseoan Santiagoko kaleetan. Iturrion esanetan, asko maite zuen alaba.
Alfonso eta Rosario 2012an banatu ziren, emakumearen gurasoak hil eta gutxira. Dena dela, azken hilabeteetan berriro batera zeuden zurrumurruak zabaldu ziren familiakoen artean. Hala, udan oporretan egon ziren hirurak Vilanova de Arousan zuten etxean.
Bizitza hankaz gora jarri zaio berriz Basterrari, Portorekin batera, alabaren hilketaren susmagarri nagusia baita.