Gizartea -
Ikerketa
Eibarren aurkitutako gaztea hil egin zutela uste du Ertzaintzak
Gaztearen gorpua igandean topatu zuten, basoan. Antza denez, gorpuak indarkeria zantzuak ditu eta Ertzaintza homizidioaren hipotesiarekin lan egiten ari da.
Erredakzioa
Eibarren (Gipuzkoa) hilik aurkitu zuten gaztearen auzian homizidioaren hipotesiarekin lan egiten ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gaztearen gorpua igandean topatu zuten, basoan. Dirudienez, gorpuak indarkeria zantzuak ditu.
Gorpua gaur identifikatu dute. Gazteak 28 urte zituen eta desagertu zela salatu zuten irailaren 22an.
Igandean, 11:00 aldera perretxikotara joan zen gizon batek gorpua aurkitu zuen Apalategin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea