Gizartea -

Santiagoko hilketa

Alaba hil zenean Rosario Porto harekin zegoen, epailearen ustez

Epaileak zabaldutako izapideetan parte hartzeari uko egin diote hildako neskatoaren gurasoek. Toxikologia azterketen arabera, umearen gorpuan antsiolitiko dosi handiak topatu dituzte.

Rosario Porto Asunta Basterra hildako neskatoaren ama, kartzelara bidean. EFE
Rosario Porto
Rosario Porto Asunta Basterra hildako neskatoaren ama, kartzelara bidean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Vazquez Tain Santiagoko 2. Instrukzio Epaitegiko epaileak ustez, Rosario Porto Ortegak Asunta alabaren heriotzan parte hartu zuen; are, neskatoa hil zenean harekin zegoen, defentsari bidalitako autoan ageri denez.

Asunta Basterra Ortega neskatoaren hilketa dela eta, ama kartzelara bidaltzeko argudioen autoa da zabaldu dena. Epaileak bertan aipatzen diren ikerketa izapideak hartu ditu oinarri Rosario Portok hilketan parte hartu zuela defendatzeko.

Epailearen iritzian, "eta bildutako datuei erreparatuta, neskatoari botikak hartzea behartu ziotenean, inputatua adin txikikoarekin zegoen, eta neskatoa hil zenean ere, berdintsu".

Rosario Ortegak "koartada" dauka, bere abokatuaren esanetan

Jose Luis Gutierrez Aranguren Rosario Portoren abokatuak agertu duenez, ordea, neskatoa hil zeneko gauean emakumeak "koartada" zeukan. Izan ere, 23:45 arte polizia-etxean egon zen, eta ondoren, neskatoaren ama pontekoaren eta senar ohiaren etxean.

Hain justu, abokatuak aholkatuta, epaileak gaur goizean egin asmo zuen gertaeren berritzean parte hartzeari uko egin diote Rosario Portok eta haren senar ohiak.

Horren aurrean, epaileak goiza aprobetxatu nahi izan du eta hildako neskatoaren amari deklarazioa hartu zioten hiru polizia agenteak galdekatu ditu.

Antsiolitiko dosi handiak gorpuan

Neskatoaren gurasoak hilketan nahasten dituzten proba gehiago daude.

Espainiako Toxikologia Institutuak egindako analisien arabera, 12 urteko neskatoaren gorpuan antsiolitiko dosi handiak atzeman dituzte.

Ikerketa iturrien arabera, lorazepam da antsiolitiko hori. Benzodiazepinikoen familiako lasaigarri bat da, Orfidal edo Idalprem botiketan egon ohi dena eta depresio kasuetan mediku agiriarekin batera ematen dena.

Horrez gain, neskatoaren gorpuaren ondoan aurkitutako soka zatiaren zuntzak eta Teon Ortega familiak duen etxean topatutakoak berdinak direla ebatzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Epaiketak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Galizia albisteak Nerabezaroa albisteak Erailketak albisteak Gurasoak  gaur