Gizartea -

Immigrazioa Italian

300 pertsona baino gehiago heldu dira Italiako kostara azken orduetan

Italiar patruilariek lau ontzi erreskatatu dituzte azken 24 orduetan, Siziliako itsasartean. Italiako Gobernuak arreta maila handitu du, gaurtik aurrera, inguruan, azkenaldiko tragedien aurrean.

Lampedusan hilaren 3an izan zen hondoratzeko biktimak erreskatatzeko lanak. Argazkia: Efe.
Lampedusan hilaren 3an izan zen hondoratzeko biktimak erreskatatzeko lanak. Argazkia: Efe.
290 etorkin iritsi dira gaur goizean Lampedusara

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau ontzitan zihoazen 300 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte italiar patruilariek azken 24 orduetan, Siziliako itsasartean.

Horietako 80 Libiako uretan ikusi dituzte Portuko Kapitaintzako txalupek, eta Pozzallo Siziliako portura eraman dituzte.

Bestalde, Italiako Itsas Armadako eta Kostako Guardiako kideek 250 lagun zeramatzala Eritreatik abiatu zen ontzi bat erreskatatu zuten Malta eta Lampedusa artean, eta tamalez gero eta ezagunagoa den Siziliako uharte txikira eraman dituzte etorkinok.

Horrez gain, inguruan patruilak egiten dituzten italiar kostazainek 80 pertsona zeramatzan ontzi bat eta sei tunisiar hartzen zituen ontzi txikiago bat ikusi dituzte, Marsalatik (Sizilia) 35 milia hego-ekialdera.

Italiar kostaldera heltzeko saiakera etengabeen aurrean eta egunotan Mediterraneoak tragedia latzak (364 pertsona hil ziren Lampedusan eta 50 Maltan) hartu ostean, Italiako Gobernuak itsasoko eta aireko baliabide gehiago bideratu ditu Siziliako itsasartea zaintzera.

Mare Nostrum izeneko dispositibo militar eta humanitarioan, baliabide gehiago erabiliko dituzte Mediterraneoa zaindu eta, Mario Mauro Defentsa ministroak esan zuenez, "gizakien bizitzak salbatzeko": edukiera handiagoko ontzi militar gehiago, piloturik gabeko hegazkinak...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioaren albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Italia Mediterraneo itsasoa gaur