Gizartea -
AP-68
Bi hildako Kuartangon, auto bat zubi batetik behera erorita
15 metroko altueratik behera jausi da autoa, errepidetik aterata, Bilborako noranzkoan zihoala. Larrialdi zerbitzuetako taldeek artatu badituzte ere Santurtziko senar-emazteak hil egin dira.
Erredakzioa
Santurtziko 78 eta 76 urteko senar-emazteak dira istripuan zendu direnak. Kuartangon gertatu da ezbeharra, AP-68an, 16:20 aldera: auto bat bidetik atera da eta 15 metroko altuera duen zubi batetik behera erori da, Segurtasun Sailak eitb.com-i jakinarazi dionez. Bi pertsona zihoazen autoan, eta, esan bezala, biak hil dira.
Istripuaren ondorioz, autoan zihoazen bi bidaiariak harrapatuta geratu dira, eta bertaratutako suhiltzaileek ateratzea lortu dute. Behin kanpoan zeudenean, larrialdi zerbitzuko taldeek zaurituak artatu dituzte, baina azkenean hil egin dira, zauri oso larriak zituztelako.