Gizartea -

Santiagoko tren istripua

Inputazioa kendu diete Adifeko 22 arduradunei

A Coruñako Auzitegiaren ustez "goiz da oraindik" 22 arduradunak inputatzeko. Erabakia irmoa da eta beraz, ezingo dute helegiterik jarri.

adif

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A Coruñako Probintzia Auzitegiko seigarren sekzioak, Adifeko 22 arduradunen inputazioak baliogabetu ditu. Uztailaren 24an Angroisen jazotako tren istripua dela eta, Luis Alaez epailearen aurrean deklaratzeko zain zeuden 22 arduradunak. Aipatutako istripuan 76 pertsona hil ziren.

Adifek eta inputatuetako batek jarritako helegiteari erantzuna emanez, A Coruñako Auzitegiak balio gabe utzi ditu inputazioak. Erabakia irmoa da eta beraz, ezingo dute helegiterik jarri.

Idatzian azaltzen dutenez, Auzitegiaren iritziz, "goiz da oraindik" 22 arduradunak inputatzeko. Besteak beste, Adifeko presidentea eta aurretik presidente izandakoak, eta Administrazio Kontseiluko kideak zeuden inputatuta.

Guztiek, urriaren 9tik abenduaren 11ra bitartean deklaratu behar zuten, baina duela aste batzuk epaiketak azaroaren erdialdera atzeratzea erabaki zuten. Dena den, Auzitegiaren erabaki honek, bertan behera utzi ditu epaiketa guztiak.

Atzo, Adifeko bost segurtasun teknikariren inputazioak baliogabetu zituzten. Beraz, tren-gidaria da orain inputatu bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Epaiketak bideoak Abiadura Handiko Trena Galizia albisteak Tren istripuak albisteak Renfe albisteak