Gizartea -

Alvia trenaren istripua

Adifeko eta Renfeko arduradunen inputazioak baliogabetu dituzte

Istripuaren tarteko segurtasunaren Adifeko bost arduradunek erantzukizunik ez dutela erabaki du Coruñako Lurralde-auzitegiak.

Adif konpainiako segurtasun arduradunak. Artxiboko irudia: EFE
Adif konpainiako segurtasun arduradunak. Artxiboko irudia: EFE
Adif konpainiako segurtasun arduradunak. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adif eta Renfe konpainietako segurtasun arduradunek Alvia trenaren istripuan erantzukizunik ez dutela erabaki du gaur Coruñako Lurralde-auzitegiak. Hala ere, biktima baten helegitea partzialki onartu du epaitegiak. ERTMS segurtasun sistemaren gabezia argitzeko eskatu zuen ezbeharreko biktimak.

Horrela, Manuel Besteiro Galindo, Fernando Rebon Sartal, Jose Antonio Garcia Diez, Carlos Ayuso Gonzalez eta Roberto Saez Alonso istripuaren tarteko segurtasunaren Adifeko arduradunek erantzukizunik ez dutela erabaki du Lurralde-auzitegiak. Luis Alaez epailearen erabakiaren aurka helegiteak aurkeztu zituzten inputatuek.

Trenaren azpiegituran segurtasun arduraduna izatearekin "nahikoa ez" dela dio auzitegiak; izan ere, auzipetzeak "gertakari kriminalean behin behineko parte-hartzea egoztea" suposatuko luke.

Segurtasun neurrietan sakontzea beharrezkoa dela uste dute epaitegiko kideek, "baina horrek ez du esan nahi Adifeko arduradunak badaezpada inputatu behar dituztenik".

Bestalde, tren-gidariak hezkuntza eta eskarmentu egokiak zituela dio autoak. "Arretaz, aurrera begiratzearekin nahikoa zuen" non zegoen jakiteko eta trena galgatzeko beharrezko neurriak hartzeko.

Era berean, Renfeko segurtasun arduradunak erantzukizunik ez duela erabaki du auzitegiak, ERTMS sistemaren deskonexioaren eta A Grandeirako ezbeharraren arteko lotura zuzenik ez dagoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Epaiketak albisteak Abiadura Handiko Trena Galizia albisteak Tren istripuak Adif