Gizartea -

Kulturaren Europako hiriburua

Europak Donostia 2016 goretsi du baina lokalismoa saihestea eskatu dio

Proiektuak "aurrera egin" duela azpimarratu du Kultura Hiriburuen Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeak, baina "dimentsio europarra" bermatu behar dela ohartarazi du.

Donostiako Udala. Argazkia: EiTB
Donostiako Udala. Argazkia: EiTB
Donostiako Udala. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia Kulturaren Europako Hiriburua 2016 proiektuak "aurrera egin" duela azpimarratu du Kultura Hiriburuen Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeak (ECOC), baina komunikaziora, soldatetara, gastu orokorretara eta administraziora "baliabide gehiegi" bideratu dituela kritikatu du. Horrek "programa artistikoari kalte" egin diola erantsi du.

Era berean, egitasmoaren "dimentsio europarra" bermatu behar dela ohartarazi du ECOCek, "soilik bertako publikoari bideratutako euskal kulturaren ospakizun" bat saihesteko.

Donostiak txostena aurkeztu zuen urriaren 15ean, Bruselan. ECOCeko Jarraipen eta Aholkularitza Batzordeak beste bat egin du. Proiektuan emandako "aurrerapausoak" goraipatu ditu, eta baita Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa ere, "konpromiso finantzario irmoa hartu dutelako".

Egitasmoak "aurreikusitako epeetan aurrera egitea" erraztuko du horrek, Batzordearen hitzetan. Gainera, Maria Teresa Lizaranzu Kultura Ministerioaren ordezkari izendatzea "pozik" hartu du ECOCek.

Espainiako Gobernuak 11 milioi euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu zuen. Batzordearen ahotan, ekarpena "ez da zertan baldintzatuta egon behar, ez dute zertan programa artistikoaren edukia erabaki edo kontrolatu behar".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea