Gizartea -

Donostia 2016

EBren txostena 'oso positiboa' dela adierazi du Izagirrek

Bestalde, Izagirreren kudeaketa "lokalista" kritikatu dute PSEk eta PPk. EAJren "kezka" bakarra Udalak proiektura bideratuko dituen 100.000 euroak dira.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kultura Hiriburuen Jarraipen eta Aholkularitza Batzordearen txostena "orokorrean oso, oso positiboa" dela uste du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. Kritikarik ez du ikusten alkateak eta "aipatutako bi edo hiru akatsak" zuzendu dituztela erantsi du.

Txostenak DSS2016 bulegoaren lana zalantzan jarri duenik ez du uste Izagirrek, eta hala uste dutenek "edo ez dute txostena irakurri ala gaizki ulertu dute, batek daki nahita edo nahi gabe", gaineratu du.

Odon Elorza sozialistaren garaiko proiektuari "jarraipena" eman diotela defendatu du Izagirrek. "Eskaera fasean" aurkeztutako egitasmoari "ahal den neurrian" lotzeko eskatu dio txostenak Udalari.

"Martxan dagoen proiektua irabazi zuen hautagaitzarena da; Bruselak konfiantza osoa du", goraipatu du.

Kritikak

Bestalde, PSEk eta PPk Izagirreren Gobernuaren kudeaketa "lokalista" kritikatu dute.

Ramon Gomez de Ugalde PPko bozeramailearen hitzetan, batzordeak "Bilduri txapela kentzeko" eskatu dio, eta baita Donostiako "mugetatik haratago begiratzeko" ere.

Donostia 2016 "bertako publikoari zuzendutako euskal jaia" izango ez dela adierazi du Ernesto Gasco bozeramaile sozialistak.

EAJren "kezka" bakarra Udalak proiektura bideratuko dituen 100.000 euroak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea