Gizartea -

Manifestazioa Madrilen

Werten dimisioa eta murrizketen amaiera eskatu dute milaka pertsonek

Ikasleen sindikatuak greba berri bat deitzeko asmoa agertu du, hiru eguneko greba, Werti "behin betiko kolpea" emateko, ministroa kolokan ikusten baitute bere karguan.

Milaka pertsoan bildu dira Madrileko kaleetan. Efe.
Milaka pertsoan bildu dira Madrileko kaleetan. Efe.
Milaka pertsoan bildu dira Madrileko kaleetan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonak protesta egin dute larunbat honetan Madrilen Eskola Publikoaren Aldeko Estatuko Plataformak deituta. Bertan Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren dimisioa eta murrizketen amaiera eskatu dute.

'LOMCEari ez. Murrizketarik ez. Kontraerreformarik ez' lelopean, Hezkuntza munduko jendea kalera atera da berriro ere, LOMCEren kontra protesta egiteko. LOMCE legea ostegunean onartu zuten Kongresuan.

Maniestari askok kamiseta berdeak soinean zituzten "guztiontzako" hezkuntza publikoa eskatzeko. Manifestazioa Espainiako Plazatik atera eta Kale Nagusia eta Alcalá kaleak bat egiten duten lekuan amaitu da, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren aurrean. Bertan, adierazpen bateratua irakurri dute.

Protestak iraun duen bitartean, oihu ugari entzun dira, Wert ministroari zuzendutakoak ('Wert dimisión, fuera de la educación' edo 'Un bote, dos botes, ministro el que no bote"), lege berriaren kontrakoak ('Más trabajo fijo y menos crucifijo') edo Gobernuaren kontrakoak ('Que no nos representan').

Hiru eguneko greba

Ana Garcia Ikasleen Sindikatuko idazkari nagusiak Wert kritikatu du "autoritarismoa agertu duelako, hezkutza publikoa deuseztatu eta 50. hamarkadara itzultzeko ahaleginean, orduan aberatsek bakarrik zuten ikasteko aukera".

Garciak, gainera, beste greba bat deitzeko asmoa agertu du, 72 ordukoa, Werti "behin betiko kolpea" emateko, ministroa kolokan ikusten baitute bere karguan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea