Gizartea -
Erasoa
12 edukiontzi erre dituzte goizaldean Pasaian eta Lekeition
Lekeition bederatzi edukiontzi erre dituzte guztira; lau Txato Kaia kalean eta beste bost Atea kalean. Pasaian, ostera, hiru erre dituzte, lau autori eta etxebizitza bati eraginda.
Erredakzioa
12 bat edukiontzi erre dituzte goizaldean zenbait pertsonek; horietako bederatzi Lekeition (Bizkaia) eta beste hiru Pasaian (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak eitb.com-i jakinarazi dionez.
Lekeition, 05:00ak aldera bi leku ezberdinetan erre dituzte; lau edukiontzi Txato Kaia kalean, eta bost Atea kalean. Guztira, hiru autori eragin die.
Pasaian, Daniel de Castelao kalean, Trintxerpen, jazo da erreketa. Bertan, 02:00ak zirela, hiru edukiontzi erreta geratu dira, eta suak lau autori eta etxebizitza bati eragin die.
Ertzaintzak ez du zehaztu zelan piztu diren suok, baina litekeena da nahita eragin izana, esan duenez.