Gizartea -
Euskara Nafarroan
Euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea aldarrikatu dute Tafallan
Nafarroako Euskararen Legeak ezartzen dituen hiru eremuak (eremu euskalduna, mixtoa eta ez euskalduna) ere salatu dituzte.
Erredakzioa
Larunbat honetan manifestazio jendetsua egin dute Tafallan, nafar guztiek euskaraz bizitzeko eta ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko.
"Euskaraz bizi eta ikasi" lelopean egin dute manifestazioa Tafallako kaleetan barrena.
Manifestariek Euskararen Legearen ondorioz, Nafarroa hirutan banatzea salatu dute. Hiru eremu daude: euskalduna, mixtoa eta ez euskalduna, eta eremu banaketa horrek nafarren euskara ikasteko eskubidea mugatzen du. Tafalla, hain zuzen ere, eremu ez euskaldunean kokatuta dago.
Manifestazioa baliatuz, "Euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimena aurkeztu dute. Kideen esanetan, nafar guztiek euskaraz ikasteko aukera izatea eskatzen dute.