Politika -

Nafarroako D eredua

Zelatatu dituzten argitzeko eskatu diote irakasleek Gobernuari

Irakasleek, banan-banan, eskariak aurkeztu dizkiote Gobernuko ordezkariari. Guardia Zibilak ikertu dituen argitzeko eta bildu duten informazioa zehazteko eskatu diote.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EITB
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: EITB
Nafarroako irakasleak, azalpen eske gobernuaren ordezkaritzan

2:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak zelatatu ote dituen argitzeko eskatu diote arratsaldean Nafarroako D ereduko irakasleek Espainiako Gobernuko ordezkariari, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Irakasleek, banan-banan, eskariak aurkeztu dizkiote Carmen Albari. Guardia Zibilak ikertu dituen argitzeko eta bildu duten informazioa zehazteko eskatu diote.

D ereduari eraso egin nahian "zerrenda beltzen garaietara" itzultzen ari direla salatu dute irakasleek.

Terroristak, bortxatzaileak eta beste gaizkile batzuk irakasle lanetan aritzea saihesteko "neurriak" aztertuko ditu Espainiako Gobernuak, gaur Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakitera eman duenez, Guardia Zibilak Nafarroako D ereduaren inguruan txostena egin ondoren.

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak txosten horren inguruan galdetu dio ministroari. Dokumentuaren arabera, Nafarroako D ereduko irakasleen % 5 ETArekin lotuta daude, eta % 25 ezker abertzalearen inguruan daude.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak gaizkile jakin batzuei irakasle lanak egitea saihesteko neurriak aztertuko zituztela aurreratu zuen bere egunean. Gaur, ministroak berretsi egin du egitasmo hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Berriak Politika Nafarroa gaur Espainiako Gobernua bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Irakasleen albisteak