Gizartea -
Denboralea
Alerta laranja kostaldean, bost metroko olatuak izan daitezkeelakoan
Horrez gain, abisu horia ere ezarri dute elurragatik, barnealdean, 21:00etatik aurrera.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Meteorologia eta Larrialdietarako Arreta Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du kostaldean bost metro arteko olatuak izan daitezkeelakoan. Alerta asteazken honetako 12:00etan hasi da eta ostegun eguerdira arte izango da indarrean.
Horrez gain, abisu horia ezarri du elurragatik, barnealdean, 21:00etatik aurrera. Elur-maila 900-1.000 metro artera jaitsi daiteke gauean.
Bestalde, amaitutzat eman du haize denboraleagatik ezarritako abisu horia. Atzo 170 km/h arteko ufadak izan ziren Bizkaiko hainbat tokitan.
Olatuengatik eta elurragatik ezarritako alerta eta abisua bihar arte izango dira indarrean, 12:00ak eta 09:00ak arte, hurrenez hurren.