Gizartea -
Ebazpena
Espetxe zigorra luzatu egin diote Valtierrako hilketako egileari
10urtetik 12ra luzatu dio, beraz, espetxe zigorra Javier Samanesi Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak.
Erredakzioa
Valtierrak hilketagatik Javier Samanesi jarritako kartzela zigorra 10 urtetik 12ra luzatzea erabaki du Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak . 2012ko urtarrilaren 8an gertatu zen hilketa Valtierran, Nafarroako Erriberan. Herri-epaimahai batek epaitu zuen hilketa, Nafarroako Auzitegi magistratu bat buru zela. Epaile horrek hartutako hainbat erabaki baliogabetu ditu, orain, Nafarroako Auzitegi Gorenak.
Besteak beste, herri-epaimahaiak bere epaian jaso bezala, homizidioa izan zela ebatsi du, eta ez hilketa. Hala, 12 urtera luzatu du espetxe-zigorra. Gertatutakoa hainbat arrazoi batera gertatzearen ondorio izan zela ere erabaki du; hiltzailea mozkortuta eta pasio-egoeran zegoela eta nagusitza gehiegikeriaz erabili zuela.
Javier Samanesi homizidio delitua egotzi zion herri-epaimahaiak, 2012ko urtarrilean Dayan Murillo tiroz hiltzeagatik, ehizarako eskopeta bat erabilita. Epaileak kaleratuko epaian, hilketa izan zela jasotzen zen, akusatuak hilketa burutzea aurrez ez zuelako erabakita, ezustekoa izan omen zelako. Erabaki horren kontra helegitea jarri zuen akusatuaren defentsak eta akusazio partikularrak.