Gizartea -

Lan-gatazka

Villavesa autobusetako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute

Erabakia goizaldean hartu dute, ostiralean egindako bileren ondotik. Horrenbestez, larunbat honetan lanuztea egingo dute eta zerbitzua % 40koa izango da.

Villavesa autobusetako langileek abenduaren 16an hasi zuten greba. Argazkia: EiTB
Villavesa autobusetako langileek abenduaren 16an hasi zuten greba. Argazkia: EiTB
Villavesa autobusetako langileek abenduaren 16an hasi zuten greba. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

TCCko langileek asanblada egin dute bart eta joan den abenduaren 16an hasitako grebarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Gauzak horrela, 20. lanuzte eguna dute gaurkoa.

Konpainiak ohar batean jakinarazi duenez, gutxiengo zerbitzuak % 40koak izango dira larunbat honetan eta lehendabiziko autobusak "inolako arazorik gabe" atera dira goizean goiz.

Langileek larunbat goizaldean hartu dute erabakia, biltzar batean, eta batzordeak zuzendaritzarekin adostutako proposamen bat bota dute atzera (ELA eta LAB ez zeuden ados). EFEri batzordearen iturriek esan diotenez, "gatazka konpontzeko hamaika topaleku zituen" akordioak; besteak beste, "irekitako espedienteak kaleratzerik gabe amaitzea" eta espediente horiek "enpresaren eta batzordearen arteko barne eremuan argitzea".

2014tik 2016ra arte indarrean egongo litzatekeen hitzarmena indarrean dagoen bitartean errespetatzea; 2014an laudoa ezartzea; eta 2015eko eta 2016ko soldataren izozketa ere proposamenean zeuden. Gainera, adostuta zegoen epaiek legez kanpoko grebatzat jotzeak ez lukeela ondoriorik izango, ez lan-eremuan, ezta ondorio ekonomikorik, disziplinazko ondoriok, edo deialdia indargabetuta geratuko den egunean egindakoak baino deskontu handiagorik. Halaber, beste konpromiso bat ere islatzen zuen: ez zelako hasiko lan-ekintzarik, ekintza zibilik edo penalik greban zehar gertatutako edozein gertaerarengatik. Beste arlo batzuk ere itxita zeuden: adibidez, eta hitzarmena indarrean dagoen bitartean, mugagabeko kontratuak 2009 baino lehen kontratatutako 25-30 langileri egitea.

Bi aldeek, gainera, Iruñeko Eskualdearen Mankomunitateak negoziazioen inguruko informazioa une oro izango lukeela eta adostutako puntuak betetzeko bitartekotza egingo lukeela ere zituzten itxita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea